Fair Saturday

Bizkaiko Abesbatzen Federazioa Fair Saturdayren erakunde laguntzailea da bere lehen ediziotik.

Azaroko azken larunbatean ospatzen da eta BAEk egun handi honetan artearen, kulturaren eta elkartasunaren alde parte hartu nahi duten abesbatzen kontzertuak kudeatzen ditu.

Parte hartzea eta Fair Saturdayko partaide izatea oso erraza da. Nahikoa da azaroko azken larunbatean emanaldia egitea, egiten diren ehunka jarduera artistikoetan parte hartuz, eta kontzertua GKE edo gizarte-proiekturen bati eskaintzea (parte hartzen duen talde edo artista bakoitzaren erabakia). Ekitaldia amaitzean, bertaratzen den jendeak dohaintza bat egin dezake ongintzako erakundearentzat.

Menu