Konposizio-Lehiaketa

LEHIAKETAREN HELBURUA benetan kantagarria den errepertorio bat sortzea da, bere interes musikala zailtasuna baino handiagoa izango duena, lana abesbatza amateur batek interpretatu ahal izateko.

Hasiera batean, Euskal Herrian jaio eta/edo bizi ziren konpositoreek parte har zezaketen, baina beste pauso bat eman eta abaniko geografikoa zabaltzea erabaki genuen, jaiotzara edo egoitzara mugatu gabe.

Balantzea eginez, urte hauetan 191 konpositore ezberdinen 489 lan jaso dira, AEB, Europa eta Hego Amerikako leku ezberdinetakoak, baina batez ere, Euskal-Herrikoak.
Hirurogei abesbatzek parte hartu dute konposizioak estreinatuz urtero Bizkaiko hainbat herritan egiten zen kontzertu batean, 2011tik Bilboko BBK Aretoan egiten duguna.

Menu